XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herentzia azpirakorra Ezaugarri azpirakor baten transmisioa, belaunaldi batetik ondorengora.

Kasurik sinpleena autosometan kokaturiko alelomorfo-bikote bakar batena da, adibidez albinismoa, idiozia amaurotikoa, fenilzetonuria, gormututasun hereditarioa edo epilepsia mioklonikoa.

Herentzia gainartzailea Ezaugarri gainartzaile baten transmisioa, belaunaldi batetik ondorengora.

Kasurik sinpleena autosometan kokaturiko alelomorfo-bikote bakar batena da.

Horrelakoak dira: buru-soiltasun goiztiarra, hemeralopia, sindaktilia, polidaktilia, nanismo akondroplasikoa, telangiektasia hereditarioa, sortzetiko minori hemolitikoa eta Huntington-en korea.

Herentzia(zkoa) Ik. Hereditarioa.

Herentziazko transmisioa Sin.: Transmisio hereditarioa.

Ezaugarri hereditarioak indibiduo batetik bere ondorengoetara pasatzea.

Hermafrodita Sin.: Sexubikoa; Bisexuala.

Sexu biak dituena.

Aldi berean edo bata bestearen atzetik sexu bietako gametoak sortzen dituen indibiduoari esaten zaio hermafrodita.

Bi sexuetako gonada-ehunen presentzia histologikoki frogatu behar da pertsona horri egiazki hermafrodita esateko.

Erreferentzia historikoan gertatzen zenaren alderantziz, pertsona hauek ez dute normalean ez ar bezala eta ezta eme bezala ere funtzionatzen.

Ik. Hermafroditismoa Pertsona berean sexu biak edota sexu bakoitzari dagozkion ezaugarrietako batzuk agertzea, aldi berean.

Pertsona horrek organo genital arrak eta emeak dauzka aldi berean.

Egoera hau zenbait ornogabetan normala den arren, gizakian anormala eta oso arraroa da, eta era nahiko inkonpletoan agertzen da.

Ik. Pseudohermafroditismoa.

Hernia diafragmatikoa Sin.: Diafragma-etena.

Sabeleko organoren baten (normalean urdaila edo kolonaren) etena, sortzetikoa edo traumatismo baten ondorioz hartua, diafragman zehar gertatua.

(Ik. ird. hurrengo orrian).